Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Datu orokorrak

Fauna

Izkiko basoetan animalia espezie ugari daude: baso igel jauzkari, basakatu, lepahori, sagu lepahori, aztore, urubi, okil handiak… Baso paisaia harkaitz malkarrek eteten duten tokietan, harrapari interesgarriek kumak egiten dituzte: arrano beltza, zapelatza, sai zuria… Ibai eta aintziretan ere fauna berezia dago: arrabio, ur zozo, martin arrantzale,  ur-ipurtatsak… Murgilari arrea bezalako espezie bitxien migrazio bideetan atseden gune gisa baliatzen diren hezeguneen garrantzia nabarmena da. Ornogabeak ere, hain ezagunak izan ez arren, ugariak dira Izkin. Esaterako, 100 tximeleta espezie baino gehiago aipatu dira, Apolo babestuaren presentzia aipagarriena delarik (Parnassius apollo).

Flora

Izki eskualde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko mugetan dago eta horrek zuhaitz eta zuhaixka desberdin asko egon dadin dakar: ametzak, pagoak, urkiak, ezkameztiak, arteak, astigarrak, lertxunak, gorostiak… Batzuk Zuhaitz Berezi modura katalogatuta daude, tamaina eta adin ezaugarri bereziengatik, Antoñanako ezkiaren eta haginaren kasua, esaterako. Baina zurezkoak ez diren landareak ere ugariak direla aipatu behar da, hala nola, harkaiztietako arraila eta erlaitzetan bizitzera egokitutakoak, orkidea ederrak edo Parke Naturaleko hezeguneetan hazten diren espezie interesgarriak, aipagarriena, eguzki ihintz berezia (Drosera longifolia), Euskal Herrian oso arraroa den landare haragijalea.

Biztanleak
Biztanleriari buruzko datu eguneratuak eskuratzeko INE (Estatistikako Institutu Nazioanala) web orrian egin dezakezu kontsulta. Zenbait estatistika kontsultatzeko udalerriaren INE kodea eta probintziako kodea sartzeak bilaketa erraztu dezake. Araba probintziaren kodea “01” da eta Bernedo udalerriaren kodea, berriz, “16”. http://www.ine.es/nomen2/index.do