JAIAK
- ANGOSTINA: abuztuaren 24an, San Bartolomeren ohoretan.
- ARLUZEA: ekainaren 24an, San Joanen ohoretan.
- BERNEDO: irailaren 8an, Santa Mariaren ohoretan.
- MARKINEZ: Igokundearen ohoretan. Azkenaldian ekainean ospatzen da.
- NAVARRETE: ekainaren 24an, San Joanen ohoretan.
- OKINA: uztailaren 10ean, San Kristobalen ohoretan.
- QUINTANA: uztailaren 8an, San Andresen ohoretan.
- DURRUMA KANPEZU: irailaren 29an, San Migelen ohoretan.
- URARTE: abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren Zeruratzearen ohoretan.
- URTURI: uztailaren 22an, Magdalena Ama Birjinaren ohoretan.
- VILLAFRIA: irailaren 16an, Santa Eufemiaren ohoretan.
CORPUS CRHISTIKO PROZESIOA (Markinez)
Herri txiki honetan leku askotan jada galdu den prozesioa egiten da.Bertan prozesioa ezaugarri guztiekin mantentzen da. Garrantzi handiko jai hau, Baleztarien Prozesioa ere deitua, honakoan datza: herriko kofradiakide batzuk baleztariz jantziko dira. Baleztariak bakarrik kofradia honetakoak izan daitezke. Ondoren herrian zehar prozesioa egiten dute eta jarraian festa bat ospatzen dute.
OKONERA ERROMERIA (Bernedo)
Iraileko lehen larunbatean edo abuztuaren azken larunbatean ospatzen da.Bertara Meano, Lapoblación, Angostina, Bernedo, Navarrete, Markinez, Quintana, Durruma Kanpezu, Urturi, Villafría, Villaverde, Lagran eta Pipaón herriak joaten dira. Erromeria honi esker egun ederraz gozatu ahal izango dugu mendian, estalperik gabe egiten den nekazaritza lanabesen erakusketa ikusi ahal izango dugu, etab.
SAN TIRSORA ERROMERIA (Bernedo)
Mendekoste egunean ospatzen da. Bertara Bernedoko Udalerriko herrietako herritarrak joaten dira, egunaz gozatzeko, jaten, eta antolatzen diren jokoetan parte hartuz.
AURORAK (Durruma Kanpezu)
Auroren kantua gure eskualdeko hainbat herritan mantentzen den ohitura da. Auroroek (kantu hauek abesten dituzten pertsonak), eguna hastean, eta data jakinetan, herritarrak esnatzen dituzte kanta jakin batzuk kantatuz. Gehien mantentzen direnak honako hauek dira: Urteberri egunekoak (urtarrilaren 1a), Errege eguna (urtarrilaren 6a), San Isidro (maiatzaren 15a), Andre Maria Birjinaren Sortzez Garbia (abenduaren 8a), Eguberria (abenduaren 24a) eta herri bakoitzeko zaindariaren jaia.
testuak: Kanpezuko eskualdea