Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:13/04/2013

Navarrete

navarrete-pueblo-01Martinzabal mendiaren hegalean, eta Ega ibaiaren urek zeharkatzen dutela, Navarrete herria kokatzen da.

1556an Navarretejo izenez ezagutzen zen, Errioxako Navarrete herritik bereizteko, eta Bernedo herrikoa zen.

Bere harrizko etxeek, fatxadetan armarriak dituztela, antzina herri noblea izan zela adierazten digute.

San Joango Parrokia-eliza muino baten gainean dago, herria menperatzen.

Bere parte zaharretik armarriak dituzten etxeak nabarmendu ditzakegu: (calle de ) Abajo kalean, García Mayoraltarren, Resinestarren eta, Lasagatarren oinetxea. (Calle del) Medio kalean, Martínez de Españatarren oinetxea dago, armarriarekin, orlarekin eta apezpiku kordoiarekin. Fuente Vieja  kalean ate eta kate armarria eta Nafarrete inskripzioa, “Nafarroako Atea” esan nahi duena.

Soto Iturrietan kokatuta dagoen irin-errota batek hornitzen zuen antzina herri hau. Gau erortzeko zorian dago. Hala ere, presaren hondarrak, irekiera eta itxiera sistema eta ehotzeko harri puskatua hauteman daitezke.

Navarretek 2 iturri dauzka herrian banatuta: iturri zaharra eta iturri-aska.

San Joan Bataiatzailearen Ohoretan Eraikitako Eliza

navarrete-iglesia-01Muino txiki batean kokatuta, herriaren erdian, San Joan Bataiatzaileari eskainitako Parrokia-eliza kokatzen da.

Tenplua, oinplano bakarrekoa, gurutze forman pixka bat zabaldutako hiru zatitan  dago osatuta. Kanoi-gangak tenplu osoa estaltzen du, bigarren zatian izarrez eta nerbio okerrez apainduta, eta hortzak dituzten mentsuletan oinarrituta. XVI. edo XVII. mendean eraiki zen. Alboetako hormetan, XVIII. mendeko pinturak daude, Santa Luzia, Santa Barbara, San Blas, San Antonio Abad eta Santa Apoloniaren irudiekin. Gangaren bigarren zatian, medailoi bat eta “Parrocho Compañón decoloravit et dealbavit me mata. 1797” inskripzioa.

Elizpea 1757an eraiki zen. Harlanduzko hiru arkuk irekitzen dute, erdikoa beheratua eta beste biak erdi-puntukoak.

Portalea XVI. mende amaierakoa edo XVII. mende hasierakoa da. Dorrea, harlangaitzezkoa, kanpaietarako lau arkurekin. Erdiko erretaulan, XVII. mendekoa, San Joan Bataiatzailea da nagusi eta bere alboetan Kristoren Bataioaren eta San Joanen lepomoztearen erliebeak daude. Goiko aldean Jesus Gurutzatuaren erliebe ederra dago. Sagrarioaren atean, Kristoren erliebe bat dago, eta bere alboetan San Pedro eta San Pauloren erliebeak.

Alboetako erretaulak Arrosarioko Andre Mariaren eta San Joseren, San Jorgeren eta San Sebastianen irudiei eskainita daude.