Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:12/04/2013
Tags:

Izki golf

Arabako Foru Aldundiak 1994 urtean Izki Golf gunea sortu zuen. Gune honek bi ibilbide dauzka, Urturiko zelaia, 18 zulorekin eta Lagrango zelaia, 9 zulorekin.
Bi Golf zelaiak izaera publikokoak dira.

Urturiko golf zelaia, Severiano Ballesterosek diseinatutakoa, paraje natural paregabean dago kokatua; kale zabalak dauzka, haritz eta gorostiz inguratuak. Gainera, zulo ikusgarrien trazadurak, zelai honetan jolasteak ahaztuko ez den esperientzia bihurrarazten du.

Izki golfek Espainiako golf zelai onenetariko bat jartzen du zure esku. Bertan gustukoen duzun kirolaz gozatu ahal izango duzu, naturaz inguraturik.

Informazio gehiagorako www.izkigolf.com