Ega ibaiaren bidea jarraituz, eta bere ezkerretara, Angostina herri txikia aurkitzen da. Angostina Arabako eta Nafarroako probintziak banatzen dituen haitzarte izugarriaren atea da.
Senidetasuna dauka Bernedo herriarekin. Bi herrien arteko distantzia hiru kilometrotakoa da. Erdi Aroan erregidore batek gobernatzen zuen herria.
Etxeak kale bakar baten inguruan biltzen dira, Iparretik Hegoaldera doan kalean. Nabarmentzekoak dira alde batetik, harri landuzko etxe bat, non bere fatxadan eraiki zen data idatzita dagoen (D. 1786 Foronda) eta beste alde batetik Martínez de Compañónen jauregi-etxearen hondarrak. Hauen armarria Mendozatarren dorretxearen Heraldika Museora eraman zen, Gasteizera.
1777 urtean eraiki zen. Erdi-puntuko 2 arku dauzka, pilastren gainean, dekorazio geometrikoarekin. Gurutze latinozko oinplanoa dauka, baina beso motzekin. Bere absidea poligonala da, gangan gurutzeria dauka eta koloma erdietan tentakuluekin finkatzen diren giltzarri bakunak.Bere habearteek arrosa leihoak diruditen nerbiodura okerrak dituzten izarrak osatzen dituzte. Arku beheratua duen koroa dauka. Harlangaitzezko dorrea. Sakristiak erlaitz neoklasikoa dauka. Bertan XVII.mendeko Sortzez Garbiaren taillaketa ikus dezakegu, pintura-geruza batzuekin.
Erretaula errenazentista XVII.mende hasierakoa da. Bertan Santa Colomaren irudi ederra dago, hartz batekin, garbitasunaren defendatzailea. Bere ondoan, donearen judizioa eta martirioa. Goian Sortzez Garbia eta bere alboetara San Jeronimo eta San Agustin errezatzen.
Alboetan dauden erretaulei dagokionez, bat Andre Maria Arrosariokoari eskainita dago. Bere ondoan, Santa Margarita dragoi baten gainean eta San Antonio Abad. Beste erretaula San Martini eskainita dago.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
qtrans_front_language | 1 year | This cookie is set by qTranslate WordPress plugin. The cookie is used to manage the preferred language of the visitor. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analiticas | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-funcionales | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-necesarias | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-otras | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-publicitarias | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-rendimiento | 1 year | No description |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
_ga | 2 years | This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to calculate visitor, session, campaign data and keep track of site usage for the site's analytics report. The cookies store information anonymously and assign a randomly generated number to identify unique visitors. |
_gid | 1 day | This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to store information of how visitors use a website and helps in creating an analytics report of how the website is doing. The data collected including the number visitors, the source where they have come from, and the pages visted in an anonymous form. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
_gat | 1 minute | This cookies is installed by Google Universal Analytics to throttle the request rate to limit the colllection of data on high traffic sites. |