Izkiko Parke Naturalaren mugetan, alde menditsuenean, eta San Roman eta Muela Haitzen oinetan, Durruma Kanpezu herria dago.
Brontze-hobi garrantzitsuak zeuzkan, Dispensa de los Moros eta Cocina de los Moros kobetan.
Durruma Kanpezu Nafarroako plaza izan zen 1200 urtera arte, Lizarrako Merindadearekin mugakide izateagatik. Datu hauek Durrumako abade zen Zarroquínek 1062an egindako dohaintza batean agertzen dira. Antoñanako Foruan, Antso Jakitunak 1182an emandakoan ere agertzen da.
1373ko gaztelar-nafarren arteko gudan, Nafarroako Carlos IIak gotorlekua konkistatu zuen. Hau Gaztelara itzuli zen bere seme Carlos IIIa Gaztelako Leonorrekin ezkondu zenean. Rojas Etxeko Jaurerria izan zen XIV. mende erdialdetik amaiera arte. Ondoren Mendozatarren eskura pasa zen. Mendozatarrak Orgaz Kondeen leinukoak ziren.
Duen topografiagatik, etxeak luzeak eta triangelu-formakoak dira. Baserria bi gunetan banatzen da: altua eta zaharragoa, herri gunea biltzen duena, eta beste bat berriagoa, XIX. mende erdialdekoa. Bigarren hau, hurbileko Rituerto herrixkako biztanleek eraiki zuten. Espainiako Segida-gerratean herria utzi zuten eta Durruman kokatu ziren. Quintana eta Durruma Rituertoren jabetza lortu nahian borrokan aritu ziren urte askotan. Auzi luze baten ondoren, Durrumak lortu zuen jabetza.
1930ean Asfaltos Naturales de Campezo konpainia asfalto-meatzeak ustiatzen hasi zen.
Durruma Kanpezuko herriaren goialdean Ama Birjinaren Natibitatearen Parrokia-eliza dago. Lan hau XVI mendearen amaieran egin zen. Antzinako eliza erromanikoaren aztarnak aprobetxatu ziren.
Tenplua hiru gorputzetako habeartean eraikita dago, nerbiodun gangaz estalita. Lehen zatiko nerbiodurek, zuzenak eta okerrak direnek, gurutze arraro bat egiten dute San Pedroren giltzekin eta errosetak eta medailoi zentralak dauzka. Bigarren zatia Ama Birjinaren eta santuen margoekin eta izarrekin dago dekoratuta. Hirugarren zatian Kristo ikusten da Elizako Doktoreen artean. Ganga erdi-kolomatan eusten da. Presbiterioaren ondoan dauden kaperak baxuagoak dira eta beren nerbiodun gangak mentsula sinpleetan oinarritzen dira. XVIII mendean eraiki ziren, elizari gurutze latinoaren forma emateko.
Elizpea 1844 eta1845 artean eraiki zen. Portalea XVI. mendekoa da. Erdi-puntuko arku bat dauka, harlanduz egina. Bi herenetan koloma artekatuak daude, toskanar kapitelekin eta taulamenduarekin. Dorrea 1861ean eraiki zen. Oinarri karratua dauka eta piramide itxurako harrizko kapitela.
Erretaula nagusia, XVIII. mende hasierakoa, edertasunagatik da nabarmena; estilo rokokoa dauka. Miguel López de Porras maisuak egin zuen eta Gregorio Valdivielsok, Payuetako santu-egileak taillatu zuen. Irudi nagusia Ama Birjina Haurrarekin da, eta bere alboetan San Pedro eta San Paulo daude. Goiko aldean Jesus Gurutzatua agertzen da eta muturretan San Esteban eta San Antonio Abaden taillak. Erretaula itxiz, medailoi bat Espiritu Santuarekin.
Alboetako erretaulak San Roman eta Gurutzatuari daude eskainita ezkerraldean eta eskuinaldean, berriz, Andre Maria Doloretakoari eta Fatimako Ama Birjinari. Aipatzekoak dira alde batetik San Juan Bataiatzailearen tailla barrokoa; garai batean aldareko tailla nagusia izan zena eta Francisco Jiménezek 1698an egin zuena. Eta beste alde batetik aingeruen pinturak, pasioko instrumentuak daramatzatenak.
Sakristian Andre Mari Arrosariokoaren irudi bat eta erdi aroko San Joan eta San Sebastianen irudiak daude.
Durruma Kanpezu herriaren behe aldean Santutxoko Kristo Santuari eskainitako baseliza dago.
Eraikuntza modernoa da, baina barrualdean balio handiko taillak gordetzen dira: Kristo Santua, XVI. mendekoa, San Migel, XIV. edo XV. mendeko irudi gotiko oso ederra, eta San Joan Bataiatzailea, aurrekoaren mende berekoa.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
qtrans_front_language | 1 year | This cookie is set by qTranslate WordPress plugin. The cookie is used to manage the preferred language of the visitor. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analiticas | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-funcionales | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-necesarias | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-otras | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-publicitarias | 1 year | No description |
cookielawinfo-checkbox-rendimiento | 1 year | No description |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
_ga | 2 years | This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to calculate visitor, session, campaign data and keep track of site usage for the site's analytics report. The cookies store information anonymously and assign a randomly generated number to identify unique visitors. |
_gid | 1 day | This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to store information of how visitors use a website and helps in creating an analytics report of how the website is doing. The data collected including the number visitors, the source where they have come from, and the pages visted in an anonymous form. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
_gat | 1 minute | This cookies is installed by Google Universal Analytics to throttle the request rate to limit the colllection of data on high traffic sites. |