Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak etxe konpostajea egiteko bidea sustatzen du kanpaina baten bitartez: parte-hartzaile guztientzako hasierako formakuntza emango da, materialak banatuko dira- birziklatutako plastikozko konpostagailua, aireztatzailea, konpostaje-gida eta bio-hondakinen edukiontzia (10 L) – eta prozesuan zehar bisita teknikoak egingo dira.
Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan bizi den edonork proiektuan parte har dezake.
Plaza mugatuak
- Izenematea: 2019ko maiatzaren 20a baino lehen
Kanpezu Araba-Mendialdeko Kuadrillaren Ingurumen Zerbitzua - 945 40 54 24
- ingurumena@montanaalavesa.com


