Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:12/04/2013

San Pedro Baseliza

villafria-ermita-san-pedro-02Muino batean eta zuhaitzez inguratuta San Pedro baseliza aurkitzen da. Bere elizpetik Kantabriako Mendilerroko bista zoragarriak ikus ditzakegu. Baseliza, XVI. mendekoa, oinplano bakarrekoa da, kanoi-ganga beheratuarekin eta aingeru buru batekin apaindua.

Elizpea laukiekin eta obaloekin dago apaindua zango eta ateburuetan.

XVIII. mendean bere erretaula eraiki zen, Santuaren irudia buru delarik eta San Paulo eta San Saturninoren taillak ondoan dituela.

Ekainaren azken igandean, inguruko herriek euren patroiaren eguna ospatzen dute eta erromeria egiten dute. Mezaren ondoren, eta tradizioari jarraituz, udalak hamaiketakoa ematen die bisitariei.