Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:11/04/2013

San Bartolome baseliza

angostina-ermita-02Erromatar herri bat existitu zen muino batean kokatzen da San Bartolome baseliza.

XIII.mendean eraiki zela uste da. Hormak egiteko inskripzio desberdinak zituzten hileta-hilarri erromatarrak erabili ziren. XVI.mendean zehar moldatu edo handitu egin zen. Abside poligonala dauka, ganga nerbiodunarekin, mentsula bakunekin eta izarrak osatuz.1556 urtean baselizako atzealdea berreraiki zen eta egurrez estali zen.

Erretaulan San Bartolome eta San Estebanen irudiak daude. Lehen balio handiko Ama Birjina zegoen, Jesus Haurrari lore bat eskaintzen ziona. Gaur egun Ama Birjina hau Gasteizko seminarioan dago.