Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:14/04/2013

Markinezeko kobak

markinez-cuevas-04Markinezetik gertu jatorri eremetikoa duten bederatzi koba artifizial daude, beren osotasunean Larrea izena jasotzen dutenak. San Joango baseliza erromanikotik gertu, “Peña del Castillo” izeneko koba dago. Koba honetan goian eraiki zen gotorleku baten aztarnak daude.

Markinezeko parrokia-elizaren ondoan, eta Askanako harkaitzek babestuta, haitzulo artifizial multzo bat dago. Guztien artean interesgarriena Santa Leocadiarena da. Haitzulo hau elizaren atzealdean dago, eta bertan biluzik dauden bi irudien -horietako bat zaldi gainean-  behe-erliebe bat ikus daiteke. Aipatu irudiaren jatorria zeltikoa dela adierazi dute eta Eponarekin, zaldien jainkosarekin, konparatu dute.