Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Bezeroa:
Date:14/04/2013
Tags:

Okon atsedenlekua

bernedo-ermita-okon-10Bernedo herritik kilometro batetara, eta Kantabriako Mendilerroaren oinetan, Okon Andre Mariaren baseliza dago.

Haritzek, intxaurrondoek eta pagoek, baseliza inguratzen duen basoa osatzen dute. Kanpatzeko prestatuta dagoen zelaian iturri-ikuztegi bat ikusiko dugu, berriki berritua izan dena.

Okonen bisitariak gozatzeko erretegiak eta mahaiak daude, eta jantoki handi bat ere badago baselizaren ondoan.

Haurrentzako parkeak eta zelaietan ikus daitezkeen antzinako nekazaritza-lanabesen erakusketak Okongo ingurune ederra osatzen dute.