Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Bezeroa:
Date:14/04/2013

Markinez

markinez-pueblo-03Lur lauan, harritsuan eta Askana Haitzak babestuta Markinezko hiribildua aurkitzen da.

Koba artifizialengatik eta haitzuloengatik, protohistorian herria izan zela uste da. XI mendean San Millango kartularioan agertzen da, bitan zatituta: Marquina de Yuso eta Marquina de Suso. 1257an  herri bakar gisa agertzen da, Marquíniz izenarekin. 1258an Arabako Kofradiako Zaldunek Alfontso X Jakituna erregeari eman zizkioten hiribilduen artean Marquíniz zegoen. 1349an Ayalatarren Jaurerriak erosi zuen. 1557an Salinasko Kondeak Diego de Älava y Esquibel apezpiku Jaunari saldu zion. 1757an herritarrek errege-hiribildu bihurtu zuten, Gaspar de Álava y Aranguren Jaunari libre erosi eta gero. 1785ean Udaletxeko fatxadan armarri erreala jarri zuten.

markinez-pueblo-01Markinezko baserria Molino ibaiko urek bustitzen dute. Ibai honek herria zatitzen du. Bere etxeak ibaiaren ibilguan zehar kokatzen dira. Etxeen artean nabarmentzekoak dira armarriak dituzten etxeak, harlanduz eginak eta fatxadetan armarriak dituztenak: Samaniegotarren oinetxea, 1692 urtea; Samaniego-Araba-Espainiatarrena, 1814koa: hiribilduko jauntxoen etxe-jauregia, Álava-Esquibeltarrena, Gaztela eta Leongo ezkutuarekin eta 1781ean datatua, eta Gaunatarren etxea, XIX. mendekoa.

Larrea terminoan paraje ikusgarri bat dago, lurretik ateratzen diren harkaitz handiez osatua. Han koba artifizialak daude. Santa Leocadiaren koban, barruan, Epona Jainkosaren bi erliebe zeltiar ikus ditzakegu. San Salvadorreko kobak hiru arkutako erliebea dauka.

Harkaitzen artean, Peña del Castillo nabarmendu dezakegu, San Joanen Baselizatik gertu. Gotorlekua erortzeko zorian dago, baina uharka eta eskailera biribila gordetzen ditu. Eskailera harkaitzean landuta dago eta zati altuenera eramaten gaitu. Bertatik harana eta herria ikus ditzakegu.

Markinezen, inguruko gainerako herrietan bezala, azken urteetan bere alde zaharra handitu da, familia  bakarreko etxeak eraiki dira eta.

Santa Eulaliaren Ohoretan Eraikitako Eliza

markinez-iglesia-01Herriaren goi aldean, Askana Haitzaren itzaletan, Markinezko Parrokia-eliza dago, Santa Eulaliari eskainia.

Tenpluaren forma angeluzuzena da; hala ere, absidea aldeetarantz zabaltzen da gurutze eran.  Ganga gurutzeriazkoa da, izarrak eratuz. Absidean eta presbiterioan loredunak dira. Hormak koloma atxikitutan eta gurutzadura mentsuletan oinarritzen dira. XVI. mendearen amaieran eraiki zen.

Gaur egun eliza itxita dago, eta bertan zegoen guztia mezak emateko prestatu den kapera batera eraman dira. Kapera hau Elizatik gertu dago, gizarte-zentroa ere den eraikin batean.


Descargar Ruta de los Ermitaños, Ermitas y Señores (Markinez)