Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:12/04/2013

Durrumako Baseliza

Durrumako baseliza izen bereko Haitzean dago kokatuta, “Cocina de los Moros” izeneko koba barruan. Bere garaieratik herri osoa, parean dagoen Kantabriako Mendilerroa eta Kanpezuko Harana, Ega ibaia pasatzen den lekua,  ikus daitezke.

Baselizak, edo landa-tenpluak ez dauka erretaularik. Bakarrik haitzean egindako nitxo bat dago. Bertan santuaren irudia gordetzen da, XVI. edo XVII. mendetakoa dena, oso ondo dekoratuta.