Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:12/04/2013

Beolarrako Andre Mariaren Baseliza

Markineztik iparralderantz, Larreako zonaldean, Beolarrako Andre Mariari eskainitako baseliza erromanikoa dago, XIII. mendekoa.

Bere historian zehar otoitz leku eta erromeria leku izan da inguruko herritarrentzat. Zenbait alditan zaharberritua, jatorrizko eraikin erromanikotik hainbat elementu gordetzen ditu: buruan duen leihoa eta gaur egun tapatuta dagoena, teilatuko erlaitza isurialde bikoitzarekin, harburuak, Ipar hormako erlaitza eta gurutzeria-ganga nerbioduna. Bertan nabarmentzekoa da korukoa, monje baten irudi batekin, diamante puntarekin orlatua.

Elizpea itxia da, atari modukoa, eta harrizko pilare batean babesten da, tenplurantz bi arku zorrotzekin irekiz.

Portalea txikia da, eta baselizarantz irekia, ateburuan amaitutako pilastrekin, esferatan amaitutako bi akroterarekin. Haietan  “Nuestra Señora de Beolarra. 1881” inskripzioa irakur daiteke.

Andre Maria buru duen erretaula José Pérez de Viñasprek egin zuen 1684an.