home web mapa kontaktua
castellano
ezagutu gaitzazu HISTORIA
BERNEDOKO UDALA
Arabako Mendialdean, Ega eta Inglares ibaien urek Gaztelako eta Nafarroako lurrak batzen dituzten lekuan, Bernedo herria kokatzen da: enklabe hau, mendeetan zehar, bi erresumen arteko gatazka arrazoia izan da.

Bere kokapen estrategikoagatik, Erdi Aroan harresiz inguratutako gotorlekua izan zen, eta bertan gaztelu bat zegoen. Nafarroako Antso Jakituna erregeak, 1182an hiribildu izendatu zuen eta foruak eman zizkion. Herri eta herrixkak beti alkateek gobernatzen zituzten. Alkateak erregeek edo herrien jabe ziren jaunek izendatzen zituzten. Historian zehar, inguruetako herriak bere udaletxera batzen joan ziren foruen onurak eta bere jabeen mesedeak jasotzeko. Artxiboetan jasota dago nola 1556an jada Navarrete Bernedori zegokion herrixka bat zen. Durruma Kanpezu eta Quintana 1965ean batu ziren eta Markinez eta Arluzea, Berrozi, Okina eta Izarzarekin batera 1976an batu ziren.
  Bernedo Arabara atxikitu zen azken herria izan zen. Gasteizko Jaurerrikoa izan zen, entitate publiko gisa, ez pribatu gisa. Gaur egun ondorengo herriak biltzen ditu:
Angostina, Navarrete, Villafría, Urturi, Durruma Kanpezu, Quintana, Urarte, Markinez, Arluzea, Berrozi, Okina eta Izarza.

Arabako Mendialdea bi eskualdetan banatzen da: Bernedokoa, Bernedo, Lagran eta Urizaharreko udalek osatua; eta Kanpezukoa, Kanpezuko, Maestuko eta Arana Bailarako udalak biltzen dituena.
VILLA DE BERNEDO
Bernedoko hiribildua harresiz inguratutako plaza-gotorlekua izan zen, gazteluarekin eta amanda-itxurako dorrearekin. Mugako herria zenez eta errioxar lurretara joateko nahitaezko bidea zenez, Gaztelako eta Nafarroako erresumak beti gatazkan aritzen ziren.

Antso Jakitunak, Nafarroako Erregeak, foruak eman zizkion 1182 urtean eta hiribildu izendatu zuen. Hiru mendez Nafarroako Erresumako zatia izan zen. Beti alkateek gobernatu zuten eta erregeek beti errespetatu zituzten foruak.

Hiribilduko biztanleek beti gaztelua eta harresia ondo zaindu zituzten; oso harro zeuden gaztelu eta harresiaz. Horren ondorioz, eta egindako lana saritzeko, Nafarroako Carlos IIIak Cabredorako pasabidearen bidesaria eskaini zien.

Bernedo Gaztelako Koroara pasa zen 1476an eta Errege Katolikoek Gasteiz hiriarekin batu zuten 1490ean. Aialako Jaurerriak gobernatu zuen XIV. eta XV. mendeetan, baina bakarrik 2 belaunalditan mantendu zuen. Izan ere, Mariscal oinordekoak, komunero ospetsuak, utzi behar izan zuen. Utzi baino lehen, eliza ondoan, herriko plazan bota zuen dorrea berreraiki behar izan zuen.
  Diego Martínez de Álava Jaunak hartu zuen plazaren agintea, baina bere biztanleek ez zuten gustuko, aurreko alkatearen, Pedro López de Ayala Jaunaren etsaia baitzen eta hauek oso maite baitzuten. Komunitateen gudan Pedro Jauna Carlos V.aren kontra altxatu zenean, herriak Diego Jauna harrapatu zuen Pedro Jaunari gazteluaren gobernua itzultzeko. Guda amaitu zenean, eta Salvatierrako Kondea garaitu zutenean, Bernedo berriz ere Martinez de Álavatarrek gobernatu zuten Gasteizko Esquibel jauregitik.

Juan de Quintana izan zen azken gobernadorea eta bere etxea Sarrea kalean zuen, Portalaren ondoan. Carlos III.ak Bianako printzerria eman zion.

Bernedo nahitaezko pasabide izan da merkatari eta bidaiarientzat. Aipatzekoak dira zeuzkan bi benta eta ospitalea.

Arteari dagokionez XV. eta XVI. mendeak izan dira Bernedon garai gorenak, eta horren adibide da parrokia-eliza, Andre Mariaren Natibitateari eskainitakoa.

Felipe II.ak, 1592an gaztelua bisitatzeko agindua eman zuen, baina 15 urte zeramatzan hutsik eta zati bat erortzeko zorian zegoen jada.
  Koadroak: M. Zubizarreta
 
GAU ETA EGUNEKO FARMAZIA

Farmacia de
Marta Tendero Baima

gau eta eguneko farmazia

Ez dago erabilgarri
AUTOBUSAK
GASTEIZ-BERNEDO

astelehena-ostirala
5:50 / 9:10 / 15:00 /
18:15 / 20:00

larunbata/igandea/jaiak
9:15 / 14:15 /
17:15 / 19:15

BERNEDO-GASTEIZ

astelehena-ostirala
6:50 / 10:00 / 15:45 /
19:00 / 20:45

larunbata/igandea/jaiak
10:00 / 15:00 /
18:00 / 20:00
©2005 Bernedoko Udala • Plaza del Castillo, 1 • 01118 • Bernedo • Araba eskerrak · bibliografia · web orriaren diseinu
leader + gobierno vasco europa