home web mapa kontaktua
castellano
ezagutu gaitzazu JAIAK, FERIAK ETA TRADIZIOA
JAIAK
ANGOSTINA: abuztuaren 24an, San Bartolomeren ohoretan.
ARLUZEA: ekainaren 24an, San Joanen ohoretan.
BERNEDO: irailaren 8an, Santa Mariaren ohoretan.
MARKINEZ: Igokundearen ohoretan. Azkenaldian ekainean ospatzen da.
NAVARRETE: ekainaren 24an, San Joanen ohoretan.
OKINA: uztailaren 10ean, San Kristobalen ohoretan.
QUINTANA: uztailaren 8an, San Andresen ohoretan.
DURRUMA KANPEZU: irailaren 29an, San Migelen ohoretan.
URARTE: abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren Zeruratzearen ohoretan.
URTURI: uztailaren 22an, Magdalena Ama Birjinaren ohoretan.
VILLAFRIA: irailaren 16an, Santa Eufemiaren ohoretan.
ZALDIAREN EGUNA
ZALDIAREN EGUNA (Arluzea, Markinez, Okina, Done Bikendi Harana eta Lagran)

Iraileko bigarren igandean ospatzen da, txandaka hauetako herri bakoitzean. Jai honen helburua animalia hau omentzea da, dauzkan ezaugarri guztiak sustatuz, bai kirol arloan bai elikadura arloan. Bisitariek eguna bertako produktuen azoka txikia bisitatzen has dezakete. Ondoren zaldi-haragia dasta dezakete eta jarraian antolatzen den behin behineko hipodromora joan daiteke zaldi lasterketak, erakustaldia eta heziketa ikustera.
CORPUS CRHISTIKO PROZESIOA
CORPUS CRHISTIKO PROZESIOA (Markinez)

Herri txiki honetan leku askotan jada galdu den prozesioa egiten da.Bertan prozesioa ezaugarri guztiekin mantentzen da. Garrantzi handiko jai hau, Baleztarien Prozesioa ere deitua, honakoan datza: herriko kofradiakide batzuk baleztariz jantziko dira. Baleztariak bakarrik kofradia honetakoak izan daitezke. Ondoren herrian zehar prozesioa egiten dute eta jarraian festa bat ospatzen dute.
OKONERA ERROMERIA
OKONERA ERROMERIA (Bernedo)

Iraileko lehen larunbatean edo abuztuaren azken larunbatean ospatzen da.Bertara Meano, Lapoblación, Angostina, Bernedo, Navarrete, Markinez, Quintana, Durruma Kanpezu, Urturi, Villafría, Villaverde, Lagran eta Pipaón herriak joaten dira. Erromeria honi esker egun ederraz gozatu ahal izango dugu mendian, estalperik gabe egiten den nekazaritza lanabesen erakusketa ikusi ahal izango dugu, etab.
SAN TIRSORA ERROMERIA
SAN TIRSORA ERROMERIA (Bernedo)

Mendekoste egunean ospatzen da. Bertara Bernedoko Udalerriko herrietako herritarrak joaten dira, egunaz gozatzeko, jaten, eta antolatzen diren jokoetan parte hartuz.
AURORAK
AURORAK (Durruma Kanpezu)

Auroren kantua gure eskualdeko hainbat herritan mantentzen den ohitura da. Auroroek (kantu hauek abesten dituzten pertsonak), eguna hastean, eta data jakinetan, herritarrak esnatzen dituzte kanta jakin batzuk kantatuz. Gehien mantentzen direnak honako hauek dira: Urteberri egunekoak (urtarrilaren 1a), Errege eguna (urtarrilaren 6a), San Isidro (maiatzaren 15a), Andre Maria Birjinaren Sortzez Garbia (abenduaren 8a), Eguberria (abenduaren 24a) eta herri bakoitzeko zaindariaren jaia.
  testuak: Kanpezuko eskualdea
GAU ETA EGUNEKO FARMAZIA

Farmacia de
Marta Tendero Baima

gau eta eguneko farmazia

Ez dago erabilgarri
AUTOBUSAK
Para conocer los horarios y las rutas de autobuses pincha aquí y enlazarás con la Web de diputación que muestra todas las rutas de autobuses de Álava.
©2005 Bernedoko Udala • Plaza del Castillo, 1 • 01118 • Bernedo • Araba eskerrak · bibliografia · web orriaren diseinu
leader + gobierno vasco europa