home web mapa kontaktua
castellano
ezagutu gaitzazu DATU OROKORRAK
FAUNA
Izkiko basoetan animalia espezie ugari daude: baso igel jauzkari, basakatu, lepahori, sagu lepahori, aztore, urubi, okil handiak... Baso paisaia harkaitz malkarrek eteten duten tokietan, harrapari interesgarriek kumak egiten dituzte: arrano beltza, zapelatza, sai zuria... Ibai eta aintziretan ere fauna berezia dago: arrabio, ur zozo, martin arrantzale,
ur-ipurtatsak... Murgilari arrea bezalako espezie bitxien migrazio bideetan atseden gune gisa baliatzen diren hezeguneen garrantzia nabarmena da. Ornogabeak ere, hain ezagunak izan ez arren, ugariak dira Izkin. Esaterako, 100 tximeleta espezie baino gehiago aipatu dira, Apolo babestuaren presentzia aipagarriena delarik (Parnassius apollo).
FLORA Izki eskualde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko mugetan dago eta horrek zuhaitz eta zuhaixka desberdin asko egon dadin dakar: ametzak, pagoak, urkiak, ezkameztiak, arteak, astigarrak, lertxunak, gorostiak... Batzuk Zuhaitz Berezi modura katalogatuta daude, tamaina eta adin ezaugarri bereziengatik, Antoñanako ezkiaren eta haginaren kasua, esaterako. Baina zurezkoak ez diren landareak ere ugariak direla aipatu behar da, hala nola, harkaiztietako arraila eta erlaitzetan bizitzera egokitutakoak, orkidea ederrak edo Parke Naturaleko hezeguneetan hazten diren espezie interesgarriak, aipagarriena, eguzki ihintz berezia (Drosera longifolia), Euskal Herrian oso arraroa den landare haragijalea.
BIZTANLEAK
Angostina 28 Quintana 29
Arluzea 29 Durruma Kanpezu 39
Bernedo 176 Urarte 33
Marquínez 69 Urturi 82
Navarrete 35 Villafría 30
Okina 22 Izarza 2
argazkia eta testuak: Arabako Foru Aldundia
 
GAU ETA EGUNEKO FARMAZIA

Farmacia de
Marta Tendero Baima

gau eta eguneko farmazia

Ez dago erabilgarri
AUTOBUSAK
GASTEIZ-BERNEDO

astelehena-ostirala
5:50 / 9:10 / 15:00 /
18:15 / 20:00

larunbata/igandea/jaiak
9:15 / 14:15 /
17:15 / 19:15

BERNEDO-GASTEIZ

astelehena-ostirala
6:50 / 10:00 / 15:45 /
19:00 / 20:45

larunbata/igandea/jaiak
10:00 / 15:00 /
18:00 / 20:00
©2005 Bernedoko Udala • Plaza del Castillo, 1 • 01118 • Bernedo • Araba eskerrak · bibliografia · web orriaren diseinu
leader + gobierno vasco europa