Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:07/04/2013

Villafría

villafria-caballos-01Kantabriako Mendilerroaren magaletan, San Tirsoko Haitzaren parean kokatzen da Villafría. paseko leku bat zen, izan ere, Nafarroako eta Gaztelako lurrak batzen zituen Ega eta Inglares ibaien bidez eta Ebroko lurrak Araba eta Kantabriarekin komunikatzen zituen.

Villafría bi auzotan dago batuta: Goikoa eta Behekoa. Goiko auzoan etxeak ia lerrokatuta daude eta Parrokia-eliza dago, Santa Eufemiari eskainita. Beheko auzoan, egurrezko bilbadura duten etxeak daude. Etxe bat da nabarmentzekoa: fatxadan armarria duena, eta bere leiho batean arkuteria troxa duen leiho barren irtena duena.

Goiko Auzoan iturri-ikuztegia dago eta Beheko Auzoarekin komunikatzen da. Bere iturriko ura ikuztegian gordetzen da, eta bere alberkeetan harlanduzko fabrika tradizionala mantentzen da.

Santa Eufemiaren Ohoretan Eraikitako Eliza

130424-villafria-iglesia-01Villafría herriko parrokia-eliza, Santa Eufemiari eskainia, Kantabriako mendilerroaren magaletan dago. Tenpluak, estilo errenazentistakoa, gurutze latino formako oinplanoa dauka, baina besoak oso gutxi garatuta dauzka. Abside poligonala hiru otxabotakoa da, eta gangak nerbiodura zuzenak eta okerrak dauzka, errosetak osatuz. XVI. mende amaieran eraiki zen eta XIX. mendean zaharberritu egin zen, koroko inskripzioan irakur daitekeenaren arabera: “Esta iglesia fue maestreada el año de 1807”.

Elizpeak, 1817an Ignacio López de Ullívarrik eraikia, sarrera beheratuko arkua dauka. Hertz-ganga dauka, bi zatitan parpain-arku batek zatituta. Dorreak erdi-puntuko bi arku dauzka kanpaietarako.

Erretaula nagusian  Gregorio de Valdivielsoren Santa Eufemiaren irudia da nagusi , eta bere ondoan San Joan Bataiatzailearen eta Santa Barbararen irudiak dauzka. San Joseren irudia erdian eta San Roke eta done bat bere ondoan, hirugarren zatian daude, Gurutzefikapenarekin amaituta. Alboko kaleetan San Kristobal eta San Antonio Abad. Alboko erretauletan Andre Maria Arrosariokoaren bi irudi daude. Bata XVIII. mende amaierakoa eta bestea XVI. mendekoa. Sortzez Garbiari eskainitakoan Sortzez Garbiaren irudi moderno bat eta San Joseren beste bat, XVII. mendekoa. Erretaulatik kanpo, XVII. mendeko San Tirsoren tailla bat dago. Tailla hau santuaren labar-baselizakoa da, izen bereko haitzean dagoena, Kantabriako Mendilerroaren gailurrean.

Bai eliza bai apaiz-etxea Iparralderantz daude. Datu harrigarria da eraikin erlijiosoetan, baina ulertzekoa da mendilerroaren gertutasunagatik.