Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:08/04/2013
Tags:

Urturi

urturi-los-artillerosLa Torre Muinoaren eta Alto de los Cerros-en ondoan, Izkiko Parke Naturalaren inguruko amildegi txiki batean Urturi herria dago. Lekuaren orografiagatik, etxeak Iparretik Hegoaldera doan kale bakar batean zehar daude kokatuta. Kale hau erdialdean plaza baten moduan zabaltzen da eta bertan dago herriko parrokia, Hirutasun Guztiz Santuari eskainia.

Etxeen artean, nabarmentzekoa da plazan eraikitako bat, elizaren ondoan. Beheak arkupetuta dauzka, ataripe moduan, egurrezko bilbadurarekin. Iparraldeko horman ikuztegi-iturri-aska dago, erdi-puntuko arku itxiarekin amaitutako pilarea duena. Antzina herritarren higiene pertsonalerako erabiltzen zen. Badago beste iturri bat, “Fuente del Lugar” izenekoa.

Urturi, bere historian jasotako dokumentuetan izen desberdinekin azaltzen da: 1257 urtean Fortuuri deitzen ze, eta liburuen arabera, herrixkako jaunaren izenari zegokion, Fortín edo ortuño; 1622an Orturi deitzen zen eta 1642an, berriz, Horturi.

Quintanakoa zen garaian, Marquínez ermandadean eta Kondearen lurrak izenez ezagutzen zen, -eta Salinas Etxeak zaintzen zituen- Jaurerripean egon zen. XVI. mendean Álavatarren jaurerrikoa izatera pasa zen. 1786an Quintanarengadik independentzia lortu zuen eta hiribildu bilakatu zen, errege-hiribildu tituluarekin.

Gaur egun Urturik aldaketa handiak pairatu ditu bere inguruan, golf zelaiaren instalazioa dela eta. Etxe familiabakarrak, nekazalturismoak, jatetxeak eta hotel bat eraiki dira.

Hirutasun Guztiz Santuari Eskainitako Eliza

130424-urturi-pueblo-05Hirutasun Guztiz Santuaren parrokia XVI. mende amaierakoa da. Gurutze latinoko oinplanoan eraikita dago. Beso motzak dauzka, abside oktogonala eta nerbiodun ganga palma itxurakoa. Bi aldeak nerbio zuzen eta okerrak dituzten gurutze-gangekin daude estalita, dekoraziorik gabeko mentsuletan oinarrituta.

Elizpea harlanduzkoa da eta Dordonizko Ignacio López de Ullívarrik egin zuen, 1817 eta 1818 artean. Portalea angeluzuzena da, dentikuludun ateburuarekin. Pontea erdi arokoa da, erpinetan lau aurpegi dauzka. Dorrea karratua da, harlanduxkoa, eta kanpaietarako erdi-puntuko hiru arku dauzka.

Erretaula XVII. mendekoa da eta hainbat erliebe dauzka: sagrarioaren atean Kristo Maiestatea eta Apostoluen bi irudi; alboetan Zigorraldikoa eta Baratzeko Otoitzarena; erdian Hirutasun Guztiz Santua eta muturretan Jesus kalbarioaren bidean eta Jesus Cireneoak lagunduta. Goian Jesus Gurutzatua. Oinazpiko batean Santa Maria Magdalenaren irudia dago, XVII. mendekoa.

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar