Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:11/04/2013

Quintana

quintana-pueblo-03Izkiko Parke Naturalaren mugan, Grande amildegiaren ondoan Quintana herria kokatzen da. Bere kaleak herriaren erdian elkartzen dira plaza moduan. Ia etxe guztiak harlanduzkoak dira. Nabarmentzekoa da latin eta katedraren etxea, 1608an sortua. Bertan ikasleak eta etorkizuneko erlijiosoak prestatzen ziren. 1802an gramatika eta lehen letren maisuak zeuden.

Herriaren hegoaldean iturria dago. Ikuztegia hegoaldean dago. Kanpoaldean harrizko eta egurrezko eraikin ederra dago. XVI. mendean “Benta” izenez ezagutzen zen eta “Camino de los Arrieros”en zegoen kokatuta. Bide hau nahitaezko ibilbidea zen Aragoitik, Nafarroatik eta Errioxatik Kantaurirantz joan nahi zutenentzat. Gaur egun birgaitzen ari dira. Bere ondoan, Sortzez Garbiaren baseliza dago, 1608an Juan eta Pedro Martínez anaiek eraikitakoa.

Quintanak baso ederrak dauzka Izkiko Parke Naturalaren hegietan. Bertan markatuta dauden bideetan zehar ibil gaitezke eta milaka urteko piriniar haritzak kontenplatu.

Natibitatearen ohoretan erikitako eliza

130424-quintana-iglesia-01Quintana herriaren goialdean Ama Birjinaren Natibitatearen Parrokia-eliza dago. XVI. mendean eraiki zen eta hiru zatitan banatzen da, nerbio zuzen eta okerrak dituen ganga gotiko batez estalita, eta mentsuletan amaitua.

Elizpeak erdi-puntuko bi arku dauzka, dekorazio geometrikoa eta egur landuzko hegala. VXIII. mendekoa da.

Portaleak pilastrek beheratutako arkua dauka; bere karratuak hondoratuak, eta errosetetan amaitutako kapitelak, eta XVI. mendekoa da. Sakristiak ganga dauka bi zatitan, ertzekin. Elizpea bezala, XVIII. mendekoa da. Dorrea karratua da, eta erdi-puntuko hiru arku dauzka kanpaietarako. Bataiarria erdi arokoa da. Bere erretaula XVII. mendekoa  da. Nabarmentzekoak dira dauzkan erliebeak: Afari Santua, sagrarioaren atean eta alboetan Baratzeko Otoitza, San Joan lo, Kristoren harrapatzea Pedro soldadu  bati belarria mozten, besarkada Urrezko Atean eta Ama Birjinaren Natibitatea. Aldarean eserita dagoen Ama Birjinaren irudia nagusitzen da; bere ondoan San Joaquín, San Joan Bataiatzailea, Jesus gurutzearekin eta koloman Kristo Berpiztua eta Apezpiku Santu bat.

Albo batean XVII. mendeko aldarea dago, Andre Maria Arrosariokoari eskainita. Lehen San Pedrori eskainitakoa zen, hori dela eta, sagrario ondoan santuari eskainitako bi erliebe eder ikus ditzakegu: giltza ematea eta bere martirioa. XVIII. mendean aldarea arku rokoko batekin berritu zen, Ama Birjinaren irudiari lekua uzteko. Ama Birjinari Santo Domingo, San Bizente Ferrer eta Santo Tomás de Aquinok laguntzen diote eta bere ondoan San Joan eta Santiagoren bi erliebe daude. Beste aldean, Kristo Santuari eskainitako aldarea dago, baina uztailaren 8tik irailaren 29an San Andres gurtzen da, herriko patroia. Urteko beste egunetan San Andres bere baselizan dago eta bere lekuan Jesus Gurutzatuaren irudi bat egoten da, XVIII. mendekoa eta bere alboetan San Agustin eta San Gregorio Magnoren bi erliebe. Erretaula errege santu baten eta Paduako san Antonioren irudiek osatzen dute

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar