Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:12/04/2013
Tags:

Okina

okina-pueblo-01Okina herri txiki eta zaharra da, eremu malkartsua duen haranean kokatuta, Gasteizko Mendien inguruan, La Picota, Zalmendia, La Mojonera, La Sima, Txanguro Haitza eta La Majada artean sartua.

1025  urtean San Millángo Rejan zergadun gisa agertzen da Oquina izenarekin eta beste dokumentu batean, berriz, Oquia izenarekin.

Errege-hiribildu titulua dauka, eta bere etxeetako batean fatxadan Gaunatarren armarria agertzen da. Bere kaparetasuna Arraya Haraneko Jaurerrikoa izateagatik datorkio, Sanchez Samaniegotarrena zena.

Okina Molino edo Ayuda ibaiak banatzen du. Eta Real eta Piruleta kaleek bere  baserria osatzen dute, parrokia-elizaren babesean. Eliza hau Ama Birjinaren Asuntzioari eskainita dago.

Herri erdian hasten den bidea hartzen badugu, eta errota zaharreraino joaten bagara, amildegi paraje batetan sartuko gara. Handik, Ayuda ibaiaren ibilgua jarraitzen badugu, kanala eta presa, ur iturburu bat, Arangatxako errekastoa, egurrezko zubiarekin, Maderas-eko reajoa eta haitzezko eta goroldioko pareta dituen urjauzi bat  ikusiko ditugu.

Okinak uztailaren 10ean San Kristobalen jaia ospatzen du, eta “Ronda del Rosco”aren ohitura zaharra mantentzen du. Ohitura honen arabera, gazteak, santuaren prozesioaren ondoren, kaleetan zehar joaten dira makiletan daramatzaten gozokiak dituzten ogi-erroskoak banatzen.

Ama Birjinaren Asuntzioaren Ohoretan Eraikitako Eliza

okina-iglesia-03Aldapa txiki batean, herriaren buru, Ama Birjinaren Asuntzioari eskainitako Parrokia-eliza kokatzen da.

Tenplua oinplano angeluzuzenekoa da, eta ganga zuzena dauka. Erdi Arokoa da, nahiz eta barrualdean erromatar eraikin zaharraren aztarnak aurki ditzakegun bere bi leihateetan. Elizpeak arku karpanel handi bat dauka.

Bere portalea protogotikoa da, XIII. mendearen erdialdekoa. Hiru kolomatako bi joko dauzka, atzamar harroinarekin eta kapitelekin, zinegetika eszenekin eta emakume baten aurpegiarekin.

Dorrea, 1884koa, oinarri karratukoa da eta kanpaietarako lau arku dauzka.

Erretaula nagusia XVIII. mendean berriz egin zen, baina jatorrizkoaren elementuak gordetzen ditu: gorputz nagusia osatzen duten koloma torsak, ekisaindukoak, ebanjelisten erliebeak eta irudi guztiak, Asuntzioarena izan ezik. Jatorrizko erretaula XVII. mende hasierakoa da. Alboetako erretaulak, XVIII. mendekoak, Andre Maria Arrosariokoari eta San Frantzisko Xabierri eskainita daude.

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar