Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:11/04/2013

Okongo Andra Mariaren baseliza

130424-okon-04Bernedotik kilometro batera eta Kantabriako Mendilerroaren oinetan, pagadi artean, Okongo Andre Mariari eskainitako baseliza dago. Erdi Arotik gurtzen dute bertakoek.

Baselizako ataritik mendilerro ederra ikusten da, bere harkaitz eta tontor malkartsuekin, San Tirso eta Dos Hermanas haitzekin.

Tenplua laukizuzena da, ganga estaldura nerbiodunarekin eta abside erdi-exagonalarekin. Erdi Aroko garaitik geratzen zaizkion bakarrak, kontrahormak, ezpataina eta jatorrizko eraikinaren materiala dira.XVI. edo XVII. mendean zaharberritu zen.

Ataria ezpatainarekin beheratutako hiru arkuz osatuta dago.

Erretaula Ama Birjinaren kamerinak osatzen du, XIII. edo XIV. mendeko erdi aroko “Andramari” batek. Bere alboetan Deikundearen eta Santa Isabel lehengusinari Ama Birjinaren Bisitaren bi erliebe daude, eta sagrarioaren ondoan San Lukas eta San Markosen beste bi erliebe. Alboetako aldareetan, Santa Luzia eta San Joseren irudiak.

130424-okon-05Baseliza inguratzen duen basoa haritzez, intxaurrondoz eta pagoz beteta dago eta bere zelaietako batean berriki berritutako iturri-ikuztegi bat aurki dezakegu. Okonen erretegiak eta mahaiak daude, bisitariek gozatu dezaten. Horretaz gain, baselizaren ondoan jantoki  handi bat ere badago. Haurrentzako parkeak eta zelaietan ikus daitezkeen antzinako nekazaritza-lanabesen erakusketak Okongo ingurune ederra osatzen dute.

Elezaharren artean “Ama Birjinaren Pagoarena” dago. Pago honen hostoak udaberrian loratzen dira, beste pagoen hostoak baino hamabost egun lehenago. Beste elezahar batek bide zaharrera garamatza. Han arte bat ikusiko dugu, enborra ia erreta duena tximista batek jota. Udaberri oro,  bere hostoak loratzen dira, eta bertakoek uste dute bertan Ama Birjina agertu zela. Hori dela eta artearen ondoan horma-hobi bat jarri dute irudi txiki batekin.

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar