Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:15/04/2013
Tags:

Bernedo

Historia

zubizarreta-bernedo03Arabako Mendialdean, Ega eta Inglares ibaien urek Gaztelako eta Nafarroako lurrak batzen dituzten lekuan, Bernedo herria kokatzen da: enklabe hau, mendeetan zehar, bi erresumen arteko gatazka arrazoia izan da.

Bere kokapen estrategikoagatik, Erdi Aroan harresiz inguratutako gotorlekua izan zen, eta bertan gaztelu bat zegoen. Nafarroako Antso Jakituna erregeak, 1182an hiribildu izendatu zuen eta foruak eman zizkion. Herri eta herrixkak beti alkateek gobernatzen zituzten. Alkateak erregeek edo herrien jabe ziren jaunek izendatzen zituzten. Historian zehar, inguruetako herriak bere udaletxera batzen joan ziren foruen onurak eta bere jabeen mesedeak jasotzeko. Artxiboetan jasota dago nola 1556an jada Navarrete Bernedori zegokion herrixka bat zen. Durruma Kanpezu eta Quintana 1965ean batu ziren eta Markinez eta Arluzea, Berrozi, Okina eta Izarzarekin batera 1976an batu ziren.

Bernedoko hiribildua

zubizarreta-bernedo04

cuadros: M. Zubizarreta

Bernedoko hiribildua harresiz inguratutako plaza-gotorlekua izan zen, gazteluarekin eta amanda-itxurako dorrearekin. Mugako herria zenez eta errioxar lurretara joateko nahitaezko bidea zenez, Gaztelako eta Nafarroako erresumak beti gatazkan aritzen ziren.

Antso Jakitunak, Nafarroako Erregeak, foruak eman zizkion 1182 urtean eta hiribildu izendatu zuen. Hiru mendez Nafarroako Erresumako zatia izan zen. Beti alkateek gobernatu zuten eta erregeek beti errespetatu zituzten foruak.

Hiribilduko biztanleek beti gaztelua eta harresia ondo zaindu zituzten; oso harro zeuden gaztelu eta harresiaz. Horren ondorioz, eta egindako lana saritzeko, Nafarroako Carlos IIIak Cabredorako pasabidearen bidesaria eskaini zien.

Bernedo Gaztelako Koroara pasa zen 1476an eta Errege Katolikoek Gasteiz hiriarekin batu zuten 1490ean. Aialako Jaurerriak gobernatu zuen XIV. eta XV. mendeetan, baina bakarrik 2 belaunalditan mantendu zuen. Izan ere, Mariscal oinordekoak, komunero ospetsuak, utzi behar izan zuen. Utzi baino lehen, eliza ondoan, herriko plazan bota zuen dorrea berreraiki behar izan zuen.

Diego Martínez de Álava Jaunak hartu zuen plazaren agintea, baina bere biztanleek ez zuten gustuko, aurreko alkatearen, Pedro López de Ayala Jaunaren etsaia baitzen eta hauek oso maite baitzuten. Komunitateen gudan Pedro Jauna Carlos V.aren kontra altxatu zenean, herriak Diego Jauna harrapatu zuen Pedro Jaunari gazteluaren gobernua itzultzeko. Guda amaitu zenean, eta Salvatierrako Kondea garaitu zutenean, Bernedo berriz ere Martinez de Álavatarrek gobernatu zuten Gasteizko Esquibel jauregitik.

Juan de Quintana izan zen azken gobernadorea eta bere etxea Sarrea kalean zuen, Portalaren ondoan. Carlos III.ak Bianako printzerria eman zion.

Bernedo nahitaezko pasabide izan da merkatari eta bidaiarientzat. Aipatzekoak dira zeuzkan bi benta eta ospitalea.

Arteari dagokionez XV. eta XVI. mendeak izan dira Bernedon garai gorenak, eta horren adibide da parrokia-eliza, Andre Mariaren Natibitateari eskainitakoa.

Felipe II.ak, 1592an gaztelua bisitatzeko agindua eman zuen, baina 15 urte zeramatzan hutsik eta zati bat erortzeko zorian zegoen jada.

Bernedo gaur egun

zubizarreta-bernedo02

Kale Nagusiak, Erdikoak eta Behekoak eta zeharkatzen dituzten kaleek osatzen dute bere trazadura, herriak dituen sarrera edo irteera ateekin (hiru) errematatua. Antzina ate hauek harresiko ateak ziren. Kale Nagusiko atea izen bereko kalerako sarrera da, eta bertatik etxe noble eder bat ikusten da. Etxe honek bere fatxadan armarria dauka, eta bi balkoi ere bai. XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki zen eta bere parean, apaiz-etxeko baratza hesitua, goi aldean gurutzeak dituena, ikus daiteke. Bigarren atean errepide ondoan kokatzen da, eta lehen lautadatik zetozen eta Errioxarantz  zihoazen ibiltari eta erromesentzako sarrera zen. Hirugarren ateak, Sarrea izenekoak, Okongo Andre Mariaren Santutegira eramaten zuen. Bere arkua mantentzen duen bakarra da. Duela urte batzuk berreraiki zen.

Bernedon oinetxe izaera duten etxeen artean, egurrezko eta adreiluzko egiturak dituztenen artean, Gamiztarren Jauregia aipatu behar dugu, XVII. mendekoa, fatxadan armarria duena eta Udaletxe bihurtzeko birgaitu zena. Plaza Nagusian kokatuta dago, elizaren ondoan, eta bere fatxadan Gaztelako ezkutua dauka.

Bernedok iturburuetatik datozen hainbat iturri dauka: “Susoko Iturria”, iturri asko dauzkana eta bere aurrealdean 1862ko data duena. Honen ondoan aska eta ikustegia mantentzen dira, eta bere ondoan errementeri zaharra dago, kaleari izena ematen diona. Sarreako portalea zeharkatzen badugu, hiru iturri dituen iturbegi bat ikusiko dugu. Etengabe mendilerrotik datorren ur garbi eta hotza ematen du. Herritik ateratzen bagara, eta Lagranerako bidean, “Sotoko Iturriak” aurkituko ditugu. Bertako urak lurraren bihotzean jaiotzen dira eta Ega ibaira isurtzen ditu. Zeukan indarrarekin lehen 3 irin-errotei ematen zien energia. Gaur egun, bat erortzeko zorian dago, bigarrena etxebizitza da, nahiz eta makineria guztia gordetzen duen eta hirugarrena itxita dago, baina bere atal guztiak ditu.

Bernedok gainera bi plaza dauzka: Plaza Nagusia eta Frontoiko Plaza. Plaza Nagusian Parrokia-eliza dago Ama Birjinaren Natibitateari eskainitakoa. Frontoiko Plaza duela gutxi eraiki da, orain gutxi arte frontoi zahar estali gabea zegoen lekuan.

Durrumako errepidean hirugarren adinekoentzako egoitza berria, gazte-aterpea eta frontoi estalia aurkituko ditugu. Logroñorako errepidean, Bernedeko portu hasieran, udal igerilekuetako instalazioak daude.

Ama Birjinaren Natibitatearen Ohoretan Eraikitako Eliza

130424-bernedo-iglesia-01Bernedoko Plaza Nagusian kokatzen da parrokia-eliza, Ama Birjinaren Natibitateari eskainia.

Tenplua XIII. mendean hasi zen eraikitzen, baina urteak pasa ahala, biztanle kopurua handitzen zihoan eta eliza handiagoa behar zuten. Hori dela eta, XVI. mendean handitu egin zen.

Oinplanoa angeluzuzena da, hexagonala bere absidean eta izar-gangak nerbio zuzenak, gurutzeria eta nerbiodurak dauzka, floroiak sortuz.

Sarrerako portala erromaniko-gotikoa da, oso dekoratua, eta eraikitze data XIII. mendea da. Arku zorrotz handi bat dauka; bertan zazpi koloma pare ikus daitezke, oso interesgarriak, erliebeekin.

Elizpea, VXII. eta VXIII. mendeetan egindakoa, harlanduzkoa da, eta kanpo alderantz ematen du erlaitza hortzekin. Goi aldean nabarmentzekoa da San Pedroren irudia duen medailoia.

Domingo de Emasabel maisua izan zen jatorrizko dorrearen egilea 1559an. 1744 urtean erori egin zen eta 1747an gaur egungoa eraiki zen. Pedro de Basterra maisuak eraiki zuen.

Erretaula barrokoa, XVII. mendekoa, José Pérez de Viñasprek eta Francisco Jiménezek, Cabrerokoek, egin zuten. Erretaula burua Ama Birjinak Haurra besoan duen  irudia eta San Pedro eta San Paulo dira. Sagrarioaren alboetan bi erliebe daude; San Sebastianen martirioa eta San Frantzisko Xabier bataiatzen. Goian Aitaren irudi bat eta bi aingeru ezpatekin agertzen dira.

Alboetako erretaulak estilo desberdinetakoak dira, eta Andre Maria Doloretakoari eta San Joseri eskainita daude. Sakristia 1641ekoa da eta bertan Sortzez Garbiaren eta San Joanen irudiak daude. Azken hau izen bereko baselizatik hartu zen, 1760ean behera bota zena.

Santa Teresa baseliza

130413-bernedo-ermita-santa-teresaAma Birjinaren Natibitatearen elizaren ondoan, eta Plaza Nagusiaren mutur batean, Santa Teresa baseliza aurkitzen da. Eraikina sinplea da. Erretaula eta Santuaren irudia XVII. mendekoak dira.


Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar