Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:16/04/2013
Tags:

Arluzea

arluzea-pueblo04Arluzea haran batean dago kokatuta, Izkiko Parke Naturalaren magalean, eta San Justi eta San Kristobal gailurren itzalean.

Arluzea zaharra da, eta bere gaztelu-erdi aroko gotorlekuaren aurriek horrela erakusten dute. Lehen aldiz Carrelucea izenarekin agertzen da, 1025 urtean, San Millango kartularioan. 1181ean, Antso Jakituna errege nafarrak jurisdikzio muga gisa aipatzen du. Erdi Aroan, bere kokapen geografikoagatik, Nafarroako eta Gaztelako erregeek arma-plaza egin zuten, gotorleku bat eraikiz. 1200 urtean Gaztelako Alfontso VII erregearen eskutara pasatzen da. Pedro de Gauna Jaunaren Jaurerria izan zen XVI. Mendean eta VXIII.mende bukaeran José Joaquín Salazar Jaunarena izatera pasa zen.

Bere etxeak, gehienak harlanduz eginak, San Martinen ohoretan eraikitako Parrokia-elizaren inguruan kokatzen dira.

Herriaren erdian iturri-aska dauka, ura iturritik  harrizko hiru eraztunetan kokatzen den oin zirkularreraino isurtzen da.

Herritik urrun, eta “El Molino” barrutian, irin-errota dago.

San Martinen Ohoretan Eraikitako Eliza

arluzea-iglesia-08San Martin eliza arroka biziaren gainean eraikita dago, Onsalunako harri puska handiaren oinetan.

Elizak oinplano angeluzuzena dauka, eta absidea estuagoa otxabo erdian. Jatorrizko eliza XIII.mendean eraiki zen, eta zenbait zati eta elementu gordetzen dira. Hegoaldera ematen duen aldean, galeria portikatu erromanikoa dago, harlanduzkoa dena. Erdi-puntuko zortzi arku dauzka eta barruan giza aurpegiak eta landare-motiboak agertzen dira. Tenplu honek bi portale dauzka. Portale nagusia kanpotik itxita dago, baina barrutik ikus daiteke. Bataiategirako balio du eta bertan pontea dago. Bataiategiak atzaparrezko harroinak dituzten kolomak, kapiteletan lore-xehetasunak eta teilatuko erlaitzetan perlak aurki ditzakegu, portaletik ikus daitezkeenak. Tenpluaren aurrealdean tapatua dagoen leiho ederra dago, alboetan bi koloma dituena eta arku batekin amaitzen dena.

Dorrea, XVII.mendekoa, karratua da eta hiru gorputzetan eraikita dago. Azkenekoan kanpandorrea dago eta kapitel puntazorrotz batekin amaituta dago.

Erdiko erretaula bi garaitan eraikita dago, estilo desberdinetan. Azpikoan, XVI.mendekoa, San Pedro eta San Pauloren bi taillaketa daude. Erdikoan, XVII. Mendekoa, elizaren titularraren irudia agertzen da, San Martinena. San Antonio Abad eta San Andresek laguntzen dute. Lore dekorazioak eta Kristo Gurutzatuarekin errematatuta dago.

Alboetako erretauletan Ama Birjina Arrosariokoa eta San Joseren irudiak agertzen dira.

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar