Ayuntamiento de Bernedo / Bernedoko Udala

Date:17/04/2013

Angostina

angostina-pueblo-01Ega ibaiaren bidea jarraituz, eta bere ezkerretara, Angostina herri txikia aurkitzen da. Angostina Arabako eta Nafarroako probintziak banatzen dituen haitzarte izugarriaren atea da.

Senidetasuna dauka Bernedo herriarekin. Bi herrien arteko distantzia hiru kilometrotakoa da. Erdi Aroan erregidore batek gobernatzen zuen herria.

Etxeak kale bakar baten inguruan biltzen dira, Iparretik Hegoaldera doan kalean. Nabarmentzekoak dira alde batetik, harri landuzko etxe bat, non bere fatxadan eraiki zen data idatzita dagoen (D. 1786 Foronda) eta beste alde batetik Martínez de Compañónen jauregi-etxearen hondarrak. Hauen armarria Mendozatarren dorretxearen Heraldika Museora eraman zen, Gasteizera.

Santa Colomaren Ohoretan Eriakitako Eliza

130424-angostina-iglesia-021777 urtean eraiki zen. Erdi-puntuko 2 arku dauzka, pilastren gainean, dekorazio geometrikoarekin. Gurutze latinozko oinplanoa dauka, baina beso motzekin. Bere absidea poligonala da, gangan gurutzeria dauka eta koloma erdietan tentakuluekin finkatzen diren giltzarri bakunak.Bere habearteek arrosa leihoak diruditen nerbiodura okerrak dituzten izarrak osatzen dituzte. Arku beheratua duen koroa dauka. Harlangaitzezko dorrea. Sakristiak erlaitz neoklasikoa dauka. Bertan XVII.mendeko Sortzez Garbiaren taillaketa ikus dezakegu, pintura-geruza batzuekin.

Erretaula errenazentista XVII.mende hasierakoa da. Bertan Santa Colomaren irudi ederra dago, hartz batekin, garbitasunaren defendatzailea. Bere ondoan, donearen judizioa eta martirioa. Goian Sortzez Garbia eta bere alboetara San Jeronimo eta San Agustin errezatzen.

Alboetan dauden erretaulei dagokionez, bat Andre Maria Arrosariokoari eskainita dago. Bere ondoan, Santa Margarita dragoi baten gainean eta San Antonio Abad. Beste erretaula San Martini eskainita dago.

Esta web usa cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si sigue navegando o hace click en este botón mostrará su acuerdo con ello. Ver Política de cookies

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar